Dobera Euskara Elkarteak eta Kronikak 'Egunean Behin' lehiaketa jarri zuen martxan duela aste batzuk, eta zozketa bidezko hirugarren postua, Eider Balerdiri egokitu zitzaion. Egunean Behin lehiaketako sailkapenen orokorrean, 105.postua lortu zuen, 375,01 punturekin. Eta lehiaketa honetako hirugarren irabazlea izan denez, Errigorako produktuen lote bat eta Doberako liburuen pack-a eraman ditu etxera.