'Alerta Horia' kanpaina martxan, DYAk

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 14a, 00:00

Alarma egoerak eragindako kalte ekonomiko haundia dela eta, Gipuzkoako DYAk Alerta Horia kanpaina jarri du abian.

Gipuzkoako DYAk, #AlertaHoria kanpaina jarri du martxan, gipuzkoarren bazkide kopurua eta dohaintza ekonomikoak areagotzeko, izan ere, «konfinamendu aldian egindako jarduerek kalte ekonomiko haundia ekarri diote irabazi asmorik gabeko elkarte honi».
Erakundeen laguntzarik izan ez arren, DYA Gipuzkoak 50.000 maskara baino gehiago banatu ditu Gipuzkoa osoan zehar, 10.500 ordu baino gehiago eman ditu boluntariotzan, 40.000km baino gehiago egin ditu esku hartzeetan, eta 1.700 test baino gehiago egin dizkie arrantzaleei, eta 15.000 dei baino gehiago egin ditu telefarmazia zerbitzurako, besteak beste.

DYAri laguntzeko,
kontaktua
https://dyakbeharzaitu.eus/  webgunea jarri du abian Gipuzkoako DYAk, bazkide egiteko edo unean uneko dohaintzak egiteko asmoarekin, «Bizum 38071 zenbakiaren bidez ere egin daitezke diru laguntzak».
Informazio gehiagorako, Gipuzkoako DYArekin jarri daiteke harremanetan, prentsa.saila@DYAgipuzkoa.com emailera idatziz, edo 943  46 46 22 telefonora deituz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!