20.000 izokin gazte askatu zituen pasa den asteartean Aldundiak, Urumea eta Lietzaran ibaietan

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 14a, 00:00

Aurreko asteartean, Gipuzkoako Foru Aldundiak 20.000 izokin gazte askatu zituen Urumea eta Leitzaran ibaietan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, 20.000 izokin gazte askatu zituen pasa den asteartean, Urumea eta Leitzaran ibaietan. Izokin hauek, Basa Animali eta Landarren Zerbitzuak kudeatzen duen arrain haztegitik datoz, eta bertan jaioak direla jakinarazi du Aldundiak. Departamentu honek, espezi hau berreskuratzeko plangintza bat eramango du aurrera: «ibaietan izokin basati gutxi batzuk harrapatu eta arrain haztegira eraman, bertan ugaldu daitezen. Sei hilabete ondoren, izokin-kume guztiak ibaietan birpopulatzen direlarik». Gipuzkoako Foru Aldundiak, duela 27 urte, jarri zuen martxan izokina berreskuratzeko plangintza gure bailarako ibaian, Urumean, eta «handik urte batzuetara Oria ibaian.».
Aldundiak espezie migratzaile hau birpopulatzeko duen ekimenaren barruan, hainbat ekintza burutzen ditu, hala nola, «Irungo arrain haztegian izokin basatiak ugaldu eta ondoren izokin gazteekin ibaiak birpopulatzen dira. Ibaietan izokin arrainkumeen populazioa ikertu, eta Elorrabin izokin helduen sarrera aztertu. Eta horrez gain, izokinen habitata hobetzeko ere hartzen dira neurriak, presak eraitsi, etab.».
Dagoeneko nabariak dira birpopulatze ekimen honek eman dituen fruituak, izan ere,  gure bailaran, Urumean, azkeneko 10 urtetan, bataz beste, 181 izokin sartu dira urtero, eta gaineratu dute, «Oiartzun ibaian ere sartzen ari dira».

Aldundiak, konpromezua
Gipuzkoako ibaietan izokin ba­sati populazio iraunkorra bermatze aldera, «populazioa haunditzeko konpromezua» agertu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa inguruneko departamenduak. Azken urteetan gainera, Aldundiak, proiektu garrantzitsuak garatu ditu ibaiak iragazkortzeko bidean, Europak lagundurik finantzatu diren Guratrans eta Irekibai proiektuak besteak beste. Proiektu hauei esker hobekuntza haundia egon da arrain espezie diadromoen artean, «itsasoa eta ibaian artean bere ziklo biologikoa osatzen dutenak alegi: izokina, kolaka edo lamprea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!