Lagunarteko Herriartekoa jokatuko du Goizuetak gaur, Lekunberrin

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 11a, 00:00

Goizeko 11:00etan hasita, Larraunen kontra ariko da, lau maila ezberdinetan. Hernanin, bost partidu izango ditu Zikuñaga Papelera Torneoak.

Martxa berreskuratzen ari da esku pelota, pixkanaka; eta gaur ere, hainbat partidu jokatuko dituzte, Urumea bailarako pe­lotariek. Lekunberrin daukate hitzordua goizuetarrek, Lagunarteko Herriartekoa jokatuko baitute bertan, 11:00etan hasita.

Larraun izango dute aurre­an, eta lau mailatan ariko dira. Benjaminetan, Alsua eta Aranberri ariko dira, Goikoetxea eta Legarraren kontra. Alebinetan, Salaberria eta Lujambio izango ditu ordezkari Goizuetak, Olleta eta Ijurkoren kontra. Infantiletan Legarretak eta Elizegik jokatuko dute, Galarza eta Goldarazena aurrean dituztela. Eta nagusietan, azkenik, Aizkorbe eta Apezetxea ariko dira, Galarza eta Gurrearen kontra.

Zita bikoitza gaur, Zikuñaga Papelera Torneoak

Hernanin, berriz, beste bost partidu jokatuko dira gaur, Zikuñaga Papelera Torneoan; guztiak ere, final laurdenetakoak. Goizean, 10:30etan hasita, lau t'erdiko partidu bat jokatuko dute aurrena, Jon Urrutia eta Martin Alberdi hernaniarrek. Eta ondoren izango dira Zikuñaga Papelera Torneoko hiru, kadete, jubenil eta nagusien mailakoak; baina horietan ez da izango bailarako pelotaririk. Bai, ordea, arratsaldean. 16:30etan ha­sita, hiru partidu izango dira. Aurrenekoan, elkarren kontra ariko dira bi bikote hernaniar, alebinetan Makatzaga eta Alberdi, eta Gomez eta Garaialde. Bigarrenean, berriz, Urdangarin eta Saralegi astigartarrek, eta Martin hernani­arrak eta Juaristi azkoitiarrak jokatuko dute aurrez aurre, kadeteetan. Eta hirugarrenean, jubeniletan, Oiartzabal eta Insausti hernaniarrak ariko dira, Migeltorena eta Uriaren kontra.

GAUR, 10:30etan
Infantilak 4/5: Jon Urrutia (Hernani) / Martin Alberdi (Hernani)
Kadeteak 2º: Oliden - Vertiz (Añorga) / Gaztañaga - Beroz (Gazteleku)
Jubenilak 1º: Olano - Astigarraga (Ataun) / Naldaiz - De Paz (Lapke-Alde Zaharra)
Nagusiak 2º: Salaberria - Iruretagoiena (Oiarpe-Pagazpe) / Osoro - Arsuaga (Izurun)
 
GAUR, 16:30etan
Alebinak: Makatzaga - M.Alberdi (Hernani) / Gomez - Garaialde (Hernani)
Kadeteak 2º: Urdangarin - Saralegi (Mundarro) / Martin - Juaristi (Hernani-Azkoitia)
Jubenilak 2º: Oiartzabal - Insausti (Hernani) / Migeltorena - Uria (Eple-Gazteleku)
 
ATZOKO EMAITZAK
Alebinak: Gomez-Garaialde (Hernani) 18  I.Alberdi-Arretxe (Hernani)  16
Kadeteak 2º: Zabaleta-Aranburu (Oiarpe) 18  Deskarga-Elizegi (Hernani-Umore Ona) 7
Jubenilak 2º: Aburuza-Jauregi (Behar Zana) 18  Elgerresta-Iriarte (Oiarpe) 15
Nagusiak 2º: Arizmendi - Altuna (Hernani) 18  Salaberria - Iñarra (Oiarpe) 16
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!