Finalaren bila Zubiri, partidu berdinduan

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 11a, 00:00
Urriza eta Zubiri, semifinalerako peloten aukeraketan. Argazkia: Maialen Andres

Urrizarekin batera, semifinala jokatuko du gaur, 15:15etan hasita Galarretan, Ansa II eta Larrañagaren kontra. Ez dago faborito argirik.

Gaur jakingo dugu, zein ariko di­ren datorren larunbateko finalean, Galarretaren 50garren urteurreneko txapelketan. Semi­finala jokatuko dute, 15:15etan Galarretan; eta tartean izango da Aritz Zubiri goizuetarra, txartel preziatuaren bila. Urriza ariko da berarekin, eta kontrario izango dituzte Ansa II eta Larra­ñaga. Ligaxkakoa bezala (32-35 irabazi zuten bigarrenek), berdindua espero da gaurkoa ere. Osteguneko aukeraketan, pelota motelagoak aukeratu zituzten Urrizak eta Zubirik, aurrelariak aukera gehiago izateko; eta biziagoak kontrarioek, Urriza jokoan sartzea saihesteko.

Jaialdiko bigarren partidua izango da hori, eta aurrenekoan ariko da Endika Barrenetxea hernaniarra, txapelketatik kanpo. Etxarrirekin batera jokatuko du gaurkoan, Goikoetxea V eta Endikaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!