Finalerako pasea jokoan Zubirik, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 9a, 15:27

Aritz Zubiri, aurreko partidu batean. Argazkia: Maialen Andres

Urrizarekin batera, Ansa II eta Larrañaga izango ditu kontrario, 15:15etan Galarretan.

Partidu garrantzitsua jokatuko du larunbat arratsaldean, Gala­rretan, Aritz Zubiri goizuetarrak. Galarretaren 50garren urteurreneko txapelketan, semifinalera sailkatu da, Javier Urri­zarekin batera; eta finalerako pasea bilatuko du etzi, Ansa II eta Larra­ñagaren kontra. 15:15etan ha­si­ko da jaialdia, eta bigarren par­­tidua izango da beraiena.

Lau erremontistek, gaur bertan egingo dute semifinalerako pelota aukeraketa, arratsaldeko 18:30etan Galarretan. Eta larunbateko irabazleak, hurrengoan jokatuko du finala, hilaren 18an, Juanenea eta Endikaren kontra.

Joan den asteburuko jaialdirako bezala, semifinalerako ere sarrerak oparituko ditu Kronikak, irakurleen artean, doan. Horretarako, nahikoa da Kronikara deitzea (943 33 08 99), idaztea kronika@kronika.eus helbide elektronikora, edo WhatsApp bitartez harremanetan jartzea, 688 660 714 telefono zenbakira idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!