Lau partiduko jaialdia, gaurkoan ere

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 9a, 12:59
Manterola, Urdanpilleta, Arluziaga eta Alegria hernaniarrak, atzoko partiduaren aurretik.
Beste partidu jokatuko dira gaur Hernaniko frontoian, 17:30etan hasita, Hernaniko Txapelketakoak zein Zikuñaga Papelera Torneokoak. Horietako batean, elkarren kontra ariko dira Oihan Legarreta goizuetarra eta Markel Urdangarin astigartarra, Hernanirekin ari dena. Lau t'erdian ariko dira haiek, infantil mailan. Eta aldiz, jubeniletan binaka, Apaolaza eta Lasa hernaniarrek daukate zita, Ilunpeko Egiguren eta Zestoako Alonsoren kontra.
 
ASTEAZKENEKO EMAITZAK
Alebinak: Ziganda - Oses (Hernani) 18 Makatzaga - M.Alberdi (Hernani) 12
Kadeteak 2º: Manterola - Urdanpilleta (Hernani-Intza) 18 Arluziaga - Alegria (Hernani) 13
Jubenilak 2º: Olaizola - Orbegozo (Añorga) 18 Eizagirre - Olaskoaga (Gure Txeru) 10
Nagusiak 1º: Urkizu - Odriozola (Hernani-Eple) 18 Orbegozo - Oliden (Añorga) 9
 
GAURKO PARTIDUAK (17:30)
Infantilak 4/5: Oihan Legarreta (Umore Ona) / Markel Urdangarin (Hernani)
Kadeteak 1º: Arrillaga - Beloki (Gazteleku) / Labaka - Odriozola (Ilunpe)
Jubenilak 1º: Apaolaza - Lasa (Hernani) / Egiguren - Alonso (Ilunpe-Zestoa)
Nagusiak 1º: Artetxe - Irazustabarrena (Intza-Intxurre) / Gelis - Aranguren (Eple)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!