ARRAUNA

Hirugarren postuan doa Donostiarra 19 punturekin, Eusko Label Ligan

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 6a, 00:00

Asteburu honetan A Coruñan izan dira Eusko Label Ligako bi estropada, eta Donostiarrak, hirugarren postuari eutsi dio, 19 punturekin. 

Pasa den larunbatean eman zitzaion hasiera Eusko Label Ligari, eta lehenego estropadak A Coruñan izan dira. Donostiarra traineruan, gainera Hernaniko hiru kidek hartzen dute parte; Jon Iruretagoiena patroia eta bi arraunlari, bat  Xabat Pastor eta bestea berriz, Iban Verdugo. Hirugarren postua lortu dute asteburu honetan. 
Lehenengo postuan Orio doa 21 punturekin, eta bigarrenean Santurtzi, puntu berdinekin. 
Larunbat honetan, arratsaldeko 18:00etan Donostian dute zita arraunlariek, eta CaixaBanki dagokion bandera jokatuko dute bertan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!