EAJren aurkezpena

Energia berriztagarria eta industria izan zituen hizpide, EAJk

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 5a, 00:00
Bakartxo Tejeria ezkerrean, Arantxa Tapia erdian, eta Iñigo Urkullu eskuinean.

Pasa den ostiralean goizeko 11:30etan, EAJk, Akarregiko Industriagunean aurkezpena eskaini zuen eta «industria, jasangarritasuna eta aldaketa klimatikoa» izan ziren landutako gaietako batzuk.

Geroz eta gertuago daude Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeak, hori dela eta, ostiralean, Eusko Alderdi Jeltzalekoek, aurkezpena egin zuten Hernaniko Akarregi Industriagunean.
Aurkezpenean, Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Azpiegituretarako sailburuak aditzera eman zuen, asmoa dutela, industriaren kontsumoa oinarritzea energia berriztagarrietan, «gutxienez %20a». Eta honakoa azaldu zuen, «duela gutxi arte, hemendik gertu, industria kutsakorra geneukan. Orain Basque Green ekimena jarri dugu martxan, eta nahi dugu industriaren kontsumoa oinarritzea energia berriztagarrietan, gutxienez %20a. Baina era berean, energia eraginkortasuna landu behar dugu, ahalik eta energia gutxien erabiltzeko. Gainera, berrerabilpena sustatu behar dugu, eta berrerabili ezin den kasuetan, aprobetxatu energia sortzeko. Gure apustua da industriala, baina jasangarria, garbia eta berdea izango dena, eta hori da aurrera eramango duena Iñigo Urkullu lehendakariak, hurrengo legegintzaldian».
Ondoren, Iñigo Urkullu lehendakariak honakoa gaineratu zuen: «Europa mailan, 4.0 industriaren buruan kokatu da Euskadi. Industria politika sendoa garatzearen alde egiten dugu, eta produktuen industriatik, konponbideen industriara pasa behar dugu. Gure erronka da, industria izatea euskal ekonomiaren %40a baino gehiago, hain zuzen».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!