Iñaki eta Xuma izan dira Kronika eta Dobera taldeko 'Egunean Behin' lehiaketako irabazleak

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 30a, 00:00
Hauek dira, irabazleek jasoko dituzten sarietako batzuk.

Lehenengo postua, Iñakik lortu du, eta bigarrena berriz Xumak. Hirugarren postua, zozketa bidez izan da eta Eiderri egokitu zaio.

Aurreko astean, Egunean Behin jokoa, denboraldiko azken astean sartu zen.  Hau aprobetxatuz, Kronika eta Doberak, lehiaketa bat jarri dute martxan, eta jadanik hiru irabazle daude. Lehenengo bi postuak sailkapenaren araberakoak izan dira, eta hirugarrena berriz zozketa bidez aukeratu da.

Lehenengo postua Iñakik lortu du, 551,19 punturekin. Eta honako sari hauek eramango ditu etxera;  Errigora produktuen lote bat, Dobera elkarteko liburuen pack-a eta Kronikan zoriontze bat jartzeko aukera. Bigarren postua, Xumarena da, 546,07 punturekin, eta honeko sari hauek lortu ditu; Sagardo kaxa bat eta Kronikan zoriontze bat. Zozketaz emandako saria, Eiderrentzat izan da, asteko sailkapenean 105.postua lortu du, 375,01 punturekin. Errigorako produktuen lote bat eta Doberako liburuen pack-a izango ditu eskuragai.

Sarituek Kronika eta Doberarekin jarri beharko dute kontaktuan. Helbide elektronikora idatziz dobera@dobera.eus edo kronika@kronika.eus-era edo telefono hauetara deituz:  943 33 27 99 (Dobera) edo, 943 33 08 99 - 688 660 714 (Kronika). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!