Lurraldebus

Lurraldebusek mugikorrarekin ordaintzeko aukera eskainiko du

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 29a, 00:00
Bisitariei, turistei eta noizbehinkako erabiltzaileei zuzenduta dago, bereziki.

Asteazkenetik aurrera eskudirutan ordaintzea saihestuko duen teknologia jarriko du martxan Lurraldebusek.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak ticketing teknologia jarriko du abian asteazkenetik aurrera. Azaldu dutenez, «horrek ahalbidetuko du Lurraldebusen emakida guztietan mugikorretik ordaintzea». Gainera, hiriarteko garraioa eskudirutan ordaintzea saihestuko du.

Zerbitzu berri hau Lurraldebus osora zabaltzen da orain

Orain arte Loiu Aireportuarekin, Bilborekin eta Gasteizekin lotzen duten lineetarako bakarrik zegoen eskuragarri, baina hemendik aurrera zabalagoa izango da eskaintza.

Lurraldebus txartelak eskudirutan erostea urtean 6 milioi euro inguruan zenbatetsi dela azaldu dute, eta orain mugikorretik erosi ahal izango dira hauek. Adierazi dute, «herritarren beharretara egokitu beharra dagoela».

Horregatik, online erosteko aukerari esker, txartelak APP baten bidez (LurTicket) erosi ahal izango dira, inprimatu beharrik gabe. LurTicket bidez txartelak gehienez hilabete lehenago eros daitezke, eta bidaia hasi baino ordubete lehenago aktibatu behar dira mugikorretik.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!