BABESTUTAKO EDUKIA

Zaintza lanak ezinbestekoak ditugu

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 27a, 00:00
Ikustezinak. Argazkia: Idoia Telleria Maritxalar

Pertsonen arreta eta zaintza sektoreko langileon lan baldintzak hobetzeko antolatu garen emakume talde bat gara.

Horretarako gizarte-ekimeneko kooperatiba integrala sortu dugu, hau da, langileak (zaintzaileak), erabiltzaileak (zainduak) eta kolaboratzaileak (pertsona, eragile eta erakunde erantzuleak) biltzen dituen egitura enpresarial bat, Maitelan Kooperatiba Integrala.
Pertsonak jaiotzen garen momentutik hiltzen gareneraino elkar-mendekoak gara, eta ondorioz, gure bizitza osoan zehar zaintza lanak ezinbestekoak ditugu. Zaintza lan hauek baina ez dira modu parekidean banatzen jendartean, emakumeok orokorrean, eta zehazki, emakume migratu eta arrazializatuak baikara zaintza lan hauek egitearen arduradunak, gehienetan gainera, oso modu prekarizatu eta zaurgarrian.
Gure helburu bat zaintzen gaineko ardura kolektibizatzea da, eta horretarako, bazkide kolaboratzaile figura sortu dugu, zeinak, lekua emango dion zaintza sektorea duintzeko eta kolektibizatzeko prozesuan parte hartu nahi duten pertsona, enpresa eta eragileei, hau da, bai zuri zein zure eragileari. Egin bazkide!

Maitelan.eus

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!