KRONIKA-DOBERA

Hiru sari potolo jokoan, Egunean Behin lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 25a, 00:00

Aste honetako sailkapenaren arabera emango dira sariak, eta parte-hartzaile guztien artean zozketatuko dira.

Egunean Behin jokoa denboraldiko azken astean sartu da eta horregatik, Kronika-Doberak duen taldean hiru sari potolo banatuko dira, parte-hartzaile guztien artean. Lehendabiziko postua lortu duenak; Errigora produktuen lote bat, Dobera elkarteko liburuen pack-a eta Kronikan zoriontze bat jartzeko aukera. Lehiaketan bigarren gelditu denak; Sagardo kaxa bat eta Kronikan zoriontze bat. Eta zozketan sarituak; Errigorako produktuen lote bat eta Doberako liburuen pack-a. Bestalde, lehiaketan parte hartzeko eta saria eskuratu ahal izateko, beharrezkoa izango da aplikazioa mugikorrean jaitsita izatea.

Zozketan parte-hartzeko aukera, aste osoan zehar
Saria lortzeko beharrezkoa da Kronika-Doberak duen taldean sartuta egotea. Hala ere, aste osoan zehar egongo da saria eskuratzeko aukera. Izan ere, asteko edozein egunetan sartu daiteke taldera. https://eguneanbehin.app.link/3MAoZRigA7 Hiru egun igaro dira eta atzo 19:00ak arteko sailkapena hauxe zen: Iñaki zegoen lehenengo postuan 242,29 punturekin; bigarren postuan, 12 puntura, Ibai.F dago, lehenengo postua galdu eta gero, 230,24 punturekin; eta sailkapeneko hirugarren postua Izayer-entzako da 223,05 punturekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!