Kronika-Dobera

Datorren asteko Eguenan Behin jokoan hiru sari potolo banatuko dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 21a, 00:00
Egunean Behin aplikazio bat da.

Kronika-Dobera taldean sartuta egon behar da eta lehendabiziko bi sailkatuentzat bi sari izango dira eta hirugarren bat ere bai, zozketaz.

Egunean Behin jokoa denboraldiko azken astean sartuko da bihar eta Kronika-Doberak duen taldean hiru sari potolo banatuko dira astea amaitu eta gero. Sariak lortzeko Kronika-Doberak duen taldean egon behar da sartuta eta astean zehar edozein egunetan sartu daiteke.
Saria jasotzeko lehendabiziko bi postuetan geratu behar da sailkapenean behin astea amaituta eta hirugarren sari bat ere izango da zozketa bidez.
Sariak honako hauek izango dira: lehendabizikoak; Errigora produktuen lote bat, Dobera elkarteko liburuen pack-a eta Kronikan zoriontze bat jartzeko aukera: bigarrengoak;  Sagardo kaxa bat eta Kronikan zoriontze bat: eta zozketan sarituak; Errigorako produktuen lote bat eta Doberako liburuen pack-a.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!