BABESTUTAKO EDUKIA

Epea zabalik AEK euskaltegietan, 2020-2021 ikasturteko aurrematrikula egiteko

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 18a, 09:32

Aurrematrikula uztailaren 8a baino lehen egiten dutenek, %5eko deskontua izango dute, eta ordainketa malguagoa egiteko aukera.

Ohiko ikastaroekin jarraitzea aurreikusten du AEK euskaltegiak.

Hasi da prestatzen datorren ikasturtea, eta helburu nagusia da urritik aurrera ohiko ikastaroekin segitzea, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta. Hala, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak izango dituzte; autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua ere eskainiko dituzte; eta Foruko barnetegia urte osoan irekiko dute berriro.

Gainera, AEKn, hasi dira plan berezi bat osatzen; batetik, ezohiko egoera honetara guztiz egokitzeko, eta, bestetik, urritik aurrera etor daitekeen guztiari irtenbiderik onenak topatzeko.

Euskal Herri osoan 100 euskaltegi baino gehiagotan eskaintzen dituzte euskara ikastaroak, eta aurten, lehenengoz, aurrematrikula webgunean egiteko aukera zabaldu dute. Uztailaren 8a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek, %5eko deskontua izango dute, eta ordainketa malgutasunez egiteko aukera, ohiko ordainketa-epeei epe bat gehituta. Gainera, taldeak eratzeko orduan lehentasuna izango dute.

Izen-ematea zabalik dago, eta uztailaren 8ra arte egin daiteke, www.aek.eus webgunean, AEKren edozein euskaltegitan, edota 673 20 01 00 eta 946 46 40 00 telefonoetara deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!