Begira sarearen 13garren bilera antolatu du Emakundek gaurko, 'Zoom' bidez

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 18a, 00:00

Begira Sarearen 13garren bilera, aurten birtualki Zoom bidez eramango da aurrera, gaur, Emakundek antolatuta. Jardunaldia 10:30etan hasiko da, eta 2020rako lan plangintzaren aurkezpena egingo dute Itziar Cámara eta Ángel Rodríguezek. 11:00etan Sexu-indarkeria: non jarri arreta? hitzaldia eskainiko du Norma Vázquezek, eta 11:40etan komunikabideekin lan egiteko espazioa zabalduko dute. Jardunaldia eguerdiko 12:00etan bukatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!