Atsedena, udazkenera arte Gorabeherak-ek

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 16a, 00:00

Bost kapitulu izan ditu lehendabiziko denboraldiak eta ekainaren 26an 'IXA' bigarren webseriea jarriko da martxan.

Lehenengo denboraldiko bost kapituluak zabaldu ondoren, eta taldeak hurrengoetarako ideiak biltzen dituen bitartean, atsedenaldia hartu eta udazkenean itzuliko da Gorabeherak websailaren bigarren denboraldia.

Ttap aldizkari digitalak Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertoko Igogailuak enpresaren laguntzaz ekoitzitako webserie hau berritzailea da alderdi bat baino gehiagotan.

Eduki mota hori gustukoa delakoan, ekainaren 26an beste webserie bat ekarriko da astero. IXA webseriea ere Tabakalerako 2deo Laborategiaren laguntzaz sortutakoa da, eta gizartea eta teknologiaren arteko harremana aztertzen du misterio eta akzioko atal laburren bidez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!