AEK

Udako ikastaroak prest, Hernanialdeko AEKk

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 12a, 00:00

Martxan dira Hernanialdeko AEKk antolatutako autoikaskuntza ikastaroak. 252 eurokoa da ikastaroaren prezioa. 

Ate joka daukagu uda, eta hori aprobetxatuz, Hernani aldeko AEKk, udako ikastaroak antolatu ditu.
Honako ikastaro hauek, uztaila eta irailean izango dira, eta guztira 70 ordukoak izango dira.
252 eurokoa da ikastaroaren prezioa, eta hainbat maila eskura daitezke bertan, hala nola, A1 mailatik C1 mailara arte. Horrez gain, A2 eta B1 mailak egiaztatzeko aukera ere badago, eta azkenik B2  eta C1 mailako azterketak egiteko aukera ere eskaintzen dute. 
AEKk jakinarazi du Astigarragako eta Hernaniko Udalek, diruz lagunduko dutela ikastaroan. 
Informazio gehiagorako, i­da­tzi, hernani@aek.eus-era edo astigarraga@aek.eus helbidera, edo deitu 607  592  864 ra.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!