Miguel Indurain beka eskatzeko, orain

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 10a, 00:00

Miguel Indurain bekaren deialdia zabaldu du Miguel Indurain Fundazioak, Nafarroako kirolarientzat; eta ekainaren 16ra arte egin daitezke eskaerak. www.fundacionmiguelindurain.com web orrian dago, deialdiari buruzko informazio guztia. Aurtengoan, 270.000 euro bideratu dituzte Kirol Olinpikoa, Paralinpikoa, Egokitua, Euskal Pilota eta Herri Kirolak programetarako. Joan den urtean, 152 kirolarik jaso zuten laguntza; tartean, Iker Salaberria esku pilotari goizuetarrak. Aurreko urteko emaitzen arabera banatzen dira bekaren dirulaguntzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!