Maiatzean bezala, ekainerako ere hitzaldi sorta antolatu du KZguneak, internet bidez. Youtubeko KZguneaTIC kanalean daude ikusgai orain artekoak, eta gaur eskainiko dute beste bat: Erosi etxetik irten gabe. Euskeraz izango da, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara, eta irekia da, nahi duten guztientzat. Bertan landuko dute, nola erosi «modu erosoan, etxetik eta segurtasunez». Internet bidez erostearen abantailak eta desabantailak ere emango dituzte aditzera, eta baita ordaintzeko moduak ere. Aste honetan bertan, beste hitzaldi bat eskainiko dute, ostegunean. Gaztelaniaz izango da, goizeko 11:00etatik 12:00etara: Zure diru-zorroa smartphonean.