ELIZA

Asteburu honetan, hileta mezak

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 8a, 00:00

Larunbat eta igande honetarako, hainbat meza jarri ditu Urumea Harana Pastoral Barrutiak, eta horrez gain, larunbat honetan konfinamendu garaian hildakoen aldeko hileta mezak ospatzen hasiko dira, arratsaldeko 19:00etan hasita. 

Koronabirusak, eragindako egoeraren aurrean, elizak ere hainbat neurri hartu zituen herritarren segurtasuna bermatze aldera. Hala ere, egungo egoera ikusita, aste barruan, orain arte moduan hileta mezak egiten jarraitzen du Urumea Harana Pastoral Barrutiak, San Joan Batailatzailea parrokian. 
Hala ere, larunbat honetan, «konfinamendu garaian hil zirenen hileta mezak ospatzen» hasiko dira, arratsaldeko 19:00etan hasita. 
Larunbat honetan gainera, San Antonio eguna denez, Ereñotzuko elizan, goizeko 08:00etan, lehen meza eskainiko da, eta 10:30etan berriz, meza nagusia.  

Igandean, «Gorpuzti»
Igandean, Gorpuzti jai eguna ospatuko da, eta egun horretan,  Urumea Harana Pastoral Barrutiak, Cáritasi egingo dio aipamena, «konfinamenduan, zerbitzua eskainiz egon baita lehen hartzen zituen behartsuekin, eta larrialdian gehitu zaizkien familiekin».

«Gure senide maiteak, gogoan»
Hernaniko Parroki elkarteak,  Koronabirusaren eragina dela eta, «martxoaren erditik apirilaren bukaera artean hil zaizkien senide maiteak gogoratu eta agurtu» nahi izan ditu, eta «Jainkoari gomendatu nahi ditugu». Hori horrela, larunbat honetatik, uztailaren 18ra bitarteko larunbatetan, haien aldeko hileta mezak ospatuko dira. Egutegian ikusi daitezke egun eta ordutegiak.  

 

HILETA EGUTEGIA
Ekainaren 13, 19:00etan: Jose Sanchez Villoria eta Amaya Irazusta Ocariz.

Ekainaren 20, 19:00etan: Antonio Sanchez Sanchiz eta Angel García Loa

Ekainaren 27, 19:00etan: Antonio Tejedor Ortiz, Francisco Barriga Mateos eta Josefina Cátedra Galdon

Uztailak 4, 19:00etan: Rosario Anabitarte Zapirain, Antonia Casco Rodríguez eta Nicolás Marín Sánchez

Uztailak 11, 19:00etan: Dalila Andrés Panadero eta Basilisa Barriuso Benito

Uztailak 18, 19:00etan: Teodora Vegas Modroño eta Diego Barragán Mercé

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!