Koronabirusak eragindako alarma egoera, «apaltzen» ari da apurka, eta jadanik, 3garren faseari ekingo dio Euskal Autonomia Erkidegoak gaurkoan. Aldaketa nabarbemena, «EAEko hiru lurraldeen arteko mugikortasuna berreskuratzea izango da», eta horrez gain, haurreskolak ere irekiko ditzute, eta haur zein gazteentzako aisialdirako ekintzak ere baimendu dituzte.
Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Azpiegituretarako sailburuak, 3garren faseari buruzko nondik norakoak azaldu zituen asteburuan zehar, eta honako hauek dira 3 garren fasean ezarri diren baldintzak.
«Pertsonak, inolako mugarik gabe mugitu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan zehar»
Lehenik azaldu zuen, mugikortasun «mugagabea» izango dela EAEko lurraldeen artean, eta gainera, pertsonak inolako mugarik gabe mugitu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan zehar.
Garraioari dagokionez, «maiztasunak eta edukierak %100 ean» berreskuratuko direla jakinarazi du Tapiak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan egiten badira osorik. Ibilbide osoan maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, eta pertsonen artean segurtasun distantzia mantentzen saiatu beharko da.
Biltzeari dagokionez, 20 laguneko familia eta gizarte bilerak egin ahal izango dira «etxebizitza eta lokal pribatuetan edo erabilera publikoko espazio irekietan», osasun-agintariek ezarritako babes pertsonaleko eta distantzia fisikoko arauak errespetatuz.
«Aisialdiko jarduerak»
Haurtzaindegiak eta haurreskolak ireki daitezke «zero eta hiru urte bitarteko haurrentzat, edukiera ohiko gehieneko edukieraren edo ratioaren % 60ra mugatuta».
Haur eta gazteei zuzendutako aisialdi jarduerak, berriro jarriko dira martxan, «erakunde eskudunek ezartzen dituzten arauekin bat etorriz».
Unibertsitateen kasuetan, EAEn kokatutako unibertsitateek aurrez aurreko jarduera akademikoak egin ahal izango dituzte.
Ostalaritza eta merkatuak
Merkataritza establezimenduak eta lokalak, minoristak, azoka txikiak, merkataritza-zentro eta merkataritza-parkeak: gehieneko edukiera %60koa izango dela jakinarazi dute.
Taberna, jatetxe, eta elkarte gastronomikoetako establezimenduetan, «edukiera muga kentzen da, baldin eta mahaien edo, mahai-multzoen artean bi metroko distantzia egokia bermatzen bada». Gainera baimenduta dago barran zerbitzua ematea, «bezeroen edo bezer taldeen artean bi metroko distantzia fisikoarekin».
Hoteletako eta turismo-ostatuetako eremu komunak, %60ko edukiera muga izango dute, pertsonen arteko gutxieneko segurtasun distantziari eutsita.
Taberna eta jatetxeez gain, liburutegietako edukiera haunditu dute, eta ez liburutegikoa soilik, «museoak, azoka-esparruak, erakusketa aretoak eta zinemak: %60ko edukiera izango dute, gehienez».
Aire zabaleko kultur jarduerak ere baimendu egingo dira, %60ko edukierarekin, hau da, «gehienez ere 1.000 pertsona, eta eserlekua aurrez esleituta egongo da».
Kirola
Kirol-instalazioetan, igerilekuak barne, baimendutako edukieraren % 60koa izango da baimendutako gehieneko edukiera. Gaienra, «aldagelak eta dutxa-guneak erabil daitezke, pertsonen arteko gutxieneko distantzia errespetatuz». Talde-entrenamenduei berrekitea baimentzen da, kirolarien arteko elkarrekintzarekin, arrauneko, banku finkoko eta pilotako kiroletan, diziplina guztietan, «ekainaren 20tik aurrera lehiaketen hasiera prestatzeko».