Koronabirusa

Prebentziorako kanpaina, ostalaritzan

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 6a, 00:00

Terrazak, tabernak eta jatetxeak ireki dituzte fase berri honetan. Hala ere, badirudi segurtasun arauak ez direla ondo betetzen ari.

Deseskalada fasean pixkanaka tabernak, terrazak eta jatetxeak ireki dira, aforo mugatuarekin. Horrelaxe egin dute, baita ere, Goizueta eta Aranoko ostalaritzako lokalek. Hala ere, higiene eta distantzia segurtasunak ez omen dira ondo bete. Prebentzioko Teknikariaren esanetan, «gure inguruan, ireki dituzten terrazek eta bertara hurbildu diren kontsumitzaileek neurri horiek orokorrean ongi betetzen ez dituztela ikusi dugu».

Kanpainaren helburua, segurtasuna bermatzea

Horregatik, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak ostalari zein kontsumitzaileei zuzendutako kanpaina jarri du abian. Helburu nagusia «terraza, taberna eta jatetxeetako erbaileran segurtasuna bermatzea» da, eta bertan egiten den «kontsumo aukeren inguruan hausnartzea», baita ere. Kanpainaren bitartez, herritarrei neurri teknikoak gogorarazi nahi dizkiete, «higiene, distantzia, aforo eta jende kopuru aldetik». 

Diote, garrantzitsua dela «birusa oraindik hemen dagoela gogoratzea eta ostalarien lana errespetatzea eta bere esfortzua baloratzea». Horregatik, birusaren sintomarik izan ezean etxean gelditzeko ardura gogorarazi dute. 

Tabernak eta jatetxeak, «sozializatzeko gune dira»

Kanpainako arduradunek uste dute «lehen tabernetan egiten genuena, isolamenduan etxera trasladatu eta kontsumoa online bidezko sozializazioaren bidez» egiten dela. Honen aurrean kezka azaldu dute esanez, datuak ez dituztela, baina «arrisku posible bat dagoela». Horregatik, elkarguneak, «ongi pasatzeko, hitz egiteko, partekatzeko nahiz gozatzeko guneak direla» gogorarazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!