Aldundia

Bidesariak ordaintzeko Abiatu 2.0, eskura

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 29a, 00:00

Bidegik atzo ireki zuen Aritzetako bezeroentzako arreta zentroa, Abiatu 2.0 gailu berriak jaso ahal izateko. Bidesari edo peajeetarako teleordainketarako tresna berria da, eta eskaera egin zutenek, atzotik aurrera jaso ditzakete. Baina hitzordua hartu behar da www.bidegi.eus webgunean edo 943 105 106 telefonoan. Gailua posta bidez jasotzeko eskaera egin zutenek, berriz, laster jasoko dute Correosen jakinarazpena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!