Zilegi Eskolak

Bertsolariaren burura, Zilegi Eskolan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 28a, 00:00

Online saioan, bertsolariak nola pentsatzen duen ikasi ahal izango da gaur, 18:30etan. Bestalde, aurrematrikula epea irekia dauka AEK-k.

Etxetik ere, Zilegi Eskolekin jarraitzeko aukera eman du AEK euskaltegiak. Gaurko antolatu du saioa: Nola pentsatzen du bertsolariak?. Galdera horri erantzunez, kantatzera dijoanean bertsolarien burutik zer pasatzen det erakusten saiatuko da Iker Goñi Salaberria. Saioa doan izango da, eta ez da izena eman behar. Nahikoa da 18:30etan https://meet.jit.si/zilegieskola loturan sartzea.

Deskontua, aurrematrikulak
Bestalde, irekita dago, uztailaren 8ra arte, AEKn aurrematrikula egiteko epea https://www.aek.eus/aurrematrikula/ webgunean. Hala egiten dutenek %5eko deskontua izango dute.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!