Lo falta eta estresari erremedioa, Kimerako Nesa XSignal Neuromodelazio teknologiarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 23a, 00:00

Nesa XSignal Neuromodelazio ez inbaditzailea jarri berri du Kimera Fisioterapia zentroak bezeroen eskura. Teknologia berritzaile honek nerbio sistema modulatu eta hobetzen du, eta saio gutxitan emaitza ezinhobeak ematen ditu.

Teknika honekin tratatu daitezke, besteak beste, lo eta insomnio arazoak, estresa, antsietatea edota fibromialgia, eta kirol elkarte profesionaletan ere erabiltzen da, errendimendu fisikoa hobetzeko.

Kimera Fisioterapia, zerbitzu hau eskaintzen duen Zentro Ofiziala da.

Minik gabeko tratamendu atsegina

Nesa XSignal neuromodulazio ez-inbaditzaile honek nerbio--sistema periferikoaren bide sentsitiboak erabiltzen ditu funtzionamendu bioelektriko egokia optimizatuz, 14,28 Hz-ko maiztasuna gainditzen ez duen mikrokorriente batekin.

Saioak 30 minutu eta ordubete artekoak izaten dira, eta emaitzak era mailakatuan lortzen dira, eta denboran mantendu egiten dira.
Teknika honen abantailetako bat da bezeroak ez duela minik nabaritzen, ez da sumatu ere egiten, eta atsegina izan daiteke. Gune zehatzetan elektrodoak dauzkaten eskularru eta orkatiletakoak jartzen zaizkio bezeroari, eta beste elektrodo bat jartzen da tratatu
nahi den patologiarekin lotuta dagoen gorputz atalean. Kasu larri eta kronikoak tratatu daitezke. 

Nerbio-sistema begetatiboa lantzeko aukera

Teknika honi esker, orain arte eskuraezina izan den eta berebiziko garrantzia duen eremu bat lantzea lortzen da: bizi-funtzioez arduratzen den nerbio-sistema begetatiboa. Horrela, loaren kalitateari dagokionez, efektu ikusgarriak lortzen dira eta loaldi konpontzailea erraztea ahalbidetzen du. Loaren kontziliazio-arazoak, lo egin ezina, estresa eta antsietatea teknika honen bidez trata daitezke.

Horrez gain, teknologia honen bidez fibromialgia tratatu daiteke. Modu esanguratsuan murrizten da mina, eta gaixoen bizi-kalitatea hobetzea lortzen da.

Azkenik, aipagarria da, baita ere, Nesa XSignal teknologia kirol elkarte profesionaletan ere erabiltzen hasia dela, hala nola, futbol, saskibaloi, padel, txirrindularitza... elkarteetan, beste tratamendu batzuk laguntzeko teknika gisa. Horrela, eragin analgesiko eta errekuperatzaileak lortzen dira, eta errendimendu fisikoa hobetu.

Saio mota desberdinak

Kimera Fisioterapia zentroa hasia da, dagoeneko, Nesa XSignal Neuromodelazio ez inbaditzailea erabiltzen. Saio mota
desberdinak ditu aukeran. Nahi izanez gero, saio bakarra probatu daiteke, baina aukera badago, baita ere, 5 eta 10 saiotarako bonoak eskuratzeko. Hauek, egokiagoak dira kasu kronikoak tratatzeko, edo mantentze tratamenduetarako.

Saio gutxitan, emaitza ezinhobeak ematen dituen teknologia da, eta Kimera Fisioterapia zerbitzu hau eskaintzen duen Zentro Ofiziala da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!