GAZTELEKUAK

Aisialdirako proposamen gehiago aukeran, gazteek

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 23a, 00:00

Txanpinoiak saltsan egin edo kirolaren inguruko galdetegia erantzun ahal izango dira gaur. Pelikula eta jolasa izango dira bihar.

Maiatzeko egitarauari jarraipena emateko, Astigarragako Gaztelekuan Gazterrezeta berria probatzeko aukera izango dute gaur gazteek: txanpinoiak saltsan. Bihar, berriz, Diario de una anoréxica dokumentala ikusi ahal izango dute.
Hernanin, bestalde, 18:00etatik aurrera kirolari buruzko galdetegi bat zintzilikatuko da Gaztelekuaren instagram kontuan, eta galderak ondo erantzuten dituztenen artean baloi bat zozketatuko da. Bihar, berriz, Uno! jolasean aritu ahal izango dute, baina, horretarako, aplikazioa deskargatu behar da mugikorrean. Astigarragan etzi probatuko dute.

Xaguxar, sare sozialetan
Aisialdirako Astigarragako Xaguxar taldea ere ari da proposamenak egiten. Facebook orrialdean ikusi daitezke.   

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!