«Deia egiten dugu benetako egitasmoak abian jartzeko, Urumeako bailaren kontserbaziorako»

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 22a, 00:00
Azketako errekako ur-jauzi bat. Argazkia: Iñaki Sanz-Azkue

Biodibertsitatearen Nazioarteko Egunean, Urumea bailaran «eukalipto landaketa gehiago ez egitea» eskatu dute hiru biologo eta ikertzailek: Iñaki Sanz-Azkue hernaniarrak, Joserra Diezek eta Ibai Olariagak.

Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna da gaur, eta horren harira, bere «ardura eta ezinegona» adierazi nahi izan dute, hiru biologo eta ikertzailek: Iñaki Sanz-Azkue hernaniarrak, Ibai Olariagak eta Joserra Diezek.

Kezka horren arrazoia dira, «azkeneko urteotan eta, batez ere, azken hilabeteotan, Urumea bailaran hainbat lurjabe egiten ari diren eukalipto landaketak, erakunde publikoen baimenarekin». Azaldu dute, Urumeako zenbait bailaratan (Usoko erre­kan, Kartola edo Olaberri bailaran, Sagarretan...), gero eta uga­riagoak direla eukalipto lan­­daketak; eta horrek «inpaktu be­rreskuraezinak» eragin di­­tza­keela «bertako biodibertsitate­­an, bailarako ekosistema ez­­­­ber­dinetan, Urumea ibaiaren eta erre­ken hidrodinamikan, zein bertako faunan eta floran».

Eukalipto plantazioak, Urumea bailaran. Argazkia: Iñaki Sanz-Azkue
 

«Biodibertsitate aldetik, garrantzia haundiko bailarak dira eukalipto landaketak jaso dituztenak»

Hainbat ikerketa egin dituzte bertan hiruek, 2007tik gaur arte; eta nabarmendu dute, «bio­di­ber­tsitate aldetik garrantzia haun­­diko bailarak» direla, eukalip­to landaketak jaso dituztenak: «bailaren litologiak, kokapenak eta malkartasunak baldintza bereziak sortzen ditu, eta horrek espezie mehatxatu ugariren bi­zi­toki bihurtu ditu».

Horrela, esa­terako, sei lan­da­re mehatxaturen 112 nukleo daude: «horien artean, Soldanella villosa, mundu mailan Euskal Herrian bakarrik aurkitu dai­te­keena; eta Hymenophyllum tun­brigense, Vandenboschia spe­cio­sa eta Dryopteris aemula ira­tze paleotropikal babestuen po­pu­­la­­zioak. Banaketa isolatua duen Veratrum album espeziea, eta de­sagertzeko arriskuan dago­en Prunus lusitanica jatorri paleo­tropikaleko arbolaren aleak ere badira bertan».

Soldanella villosa. Argazkia: Iñaki Sanz-Azkue
 

Diote, gainera, bailara hauek «oso garrantzitsuak» direla es­pezie horien kontserbaziorako. Batzuen kasuan, Euskal Herriko kopuruaren %30a baino gehiago zegoen Urumeako bailaretan, eta Europa mailako populazioen genetikari buruzko ikerketa ba­ten parte dira bertako Vanden­boschia speciosa nukleoak.

Gune babestuetatik kanpo daude gehienak, eta «baso ustia­keta mota batzuk, arriskutsuak izan daitezke, landare babestu horien biziraupenerako».

Mikologia eta likenologia al­de­tik ere, hainbat espezie be­re­zi aurkitu izan dituztela azal­du dute; «horietako asko, meha­txatuta daudenak». Eta faunari dagokionez, 10 urtetan zehar egin dute azterketa herpetologi­koa bertan: «15 espezie aurkitu ditugu bertan, eta horietatik zaz­pik dute Europa mailako babesa. Baina Aranzadi Zientzia Elkar­te­ak bertako aleekin egindako ikerketek, garbi adierazi dute eu­­kalipto landaketek eragin zu­zena dutela horien osasunean eta biziraupenean».

«Urumea bailaran eukalipto landaketa gehiago ez egitea eskatzen dugu»

Hiru biologo eta ikertzaileek au­rreikusi dute, «bailaren poten­tzialtasuna ikusita», babestu­ta­ko beste hainbat espezieren bizi­leku ere izan daitekezkeela. Eta era berean, «korridore na­tu­ral» moduan jokatzen dute, babes­tu­ta dauden hiru eremu­ren artean (Leitzaran, Urumea eta Aiako Harria), «euren arteko konekti­bitatea ahalbidetuz».

Biologo eta ikertzaileetako bat, Azketako errekan datuak hartzen. Argazkia: Iñaki Sanz-Azkue

Gauzak horrela, ezaugarri horiek eta bertan ematen ari diren baso kudeaketak kontu­tan hartuta, hainbat eskaera luzatu dituzte: «Urumea baila­ran eukalipto landaketa gehia­go ez egitea; dagoeneko egin diren eukalipto landaketen artean ko­rridore naturalak sor­tzea; lan­da­ketak egin diren ere­muetan, errekatik 100 metroko distan­tzian bertako basoa mantentzea edo errestauratzea, bisoiaren eta muturluzearen kudeaketa pla­nek adierazten duten bezala; basogintza plan egituratu eta antolatua izatea arro mai­lan, bertako ekosistemen eta espe­zieen kontserbazioa kontuan izanda; bertako erreken eta es­pezie babestuen jarraipena egitea, ikerketa sustatuz, egin di­ren landaketek biodiber­tsi­ta­te­an izan dezaketen eragina neur­tzeko; egiten diren basogintza lanek neurri zorrotzak betetzea eta jarraipena egitea; bailara hauei babes-maila haundiagoa ematea, aurretik planteatu izan diren mikroerreserba sare, Par­ke Natural eta Kotserbazio Bereziko Eremu bilakatuz; eta erakundeen eta ikertzaileen arteko koordinazioa».

Uraren zein lurzoruaren kontserbazioan eta uholde arriskuan, «eragin zuzena»

Hiru zientzialariek diote, bai­la­ren kudeaketak «eragin zuzena» duela, baita ere, «uraren zein lurzoruaren kontserba­zioan, eta uholde arriskuaren kudeaketan: «aldaketa klimatikoaren ondo­rioak are larriagoak izango dira hazkuntza azkarreko lan­da­ke­tak nagusitzen diren heinean. Horrez gain, Urumeako arroan uholdeen maiztasuna eta era­gindako kalteak haundituz doaz azken hamarkadetan. Basoak soiltzeak, magalak pistaz jos­te­ak, lur mugimenduak eragiteak eta lurzorua trinkotzeak kalte konponezinak dakartza, inolako zalantzarik gabe». Eta uste dute, «legeak eta arauak badiren arren», ez direla nahikoa «gure ondarea babesteko».

Nabarmendu dute, «bere­bi­zi­ko garrantzia» duela, itur­bu­ru­ak eta bere arteriak egoera onean mantentzeak: «are gehiago ga­rai hauetan, iker­keta guztiek adie­razten dute­ne­an biodiber­tsi­tatearen kontser­ba­zioak era­­bateko lotura duela gure osa­su­­narekin eta datozen belaunal­diei utziko diegun ondarearekin. COVID-19ak eragindako pandemia, ezin aukera aproposagoa da hausnarketarako».

Hori horrela, deia egin dute, «benetako egitasmoak abian jartzeko lehenbailehen, Urumea­ko bailaren benetako kontserbaziorako. Ubideak eta ibaiertzetako landaredia kontserbatzea hil ala biziko neurria da, mehatxupean dauden espezieentzat zein guretzat; beraz, hor dugu lehentasuna. Lursailak erosi, zaintzan hartu edota landaketez inguratutako errekastoak errestauratzea. Horixe da gure erronka, eta egitasmo honetarako erakunde, elkarte eta pertsona ezberdinen atxikimendua eskatzen dugu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!