Ahozko kultur sorkuntza ikertzeko deialdi berriak jarri dira martxan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 21a, 00:00

2.000 euroko bi proiektu sari, eta doktorego aurreko ikerketa kontratu bat esleituko dira, eta ekainaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Edozein jakintza alorretatik abiatuta, antzerkia, bertsolaritza, kantagintza, kontalaritza edo euskeraz egiten den ahozko kultur sorkuntzaren baten ikerketa egiteko aukera eskaini du aurten ere Mintzolak: bi deialdi jarri berri dituzte martxan, EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean.

Batetik, 2.000 euroko bi pro­iektu sari eskainiko dira: lanak urtebeteko epean egin beharko dira. Bestetik, EHUn gauzatuko den doktorego aurreko ikerketa kontratua eskuratzeko deialdia ere egin da. Kasu honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara eta Ikerketa errek­toreordetzek ere babestu dute deialdia.

Deialdi batean zein bestean parte hartzeko, ikerketa proposamenak ekainaren 26a baino lehen bidali behar dira, eta ebazpena uztailaren 20rako jakinaraziko da.

Pello Mari Otaño beka deialdia ere, irekita

Ekainaren 19ra bitarte aurkeztu ahal izango dira proposamenak Pello Mari Otaño bekarako: Aiztondoko ahozkotasuna eta ahozko kultur sorkuntza ikertzeko helburua duten proiektuak hartuko dira aintzat, eta hautatuak 3.000 euroko dirulaguntza jasoko du lana garatzeko. Xehetasun gehiago ondorengo estekan: https://www.mintzola.eus/eu/bertsolaritzaren-ikertegia/ikerketa-kontratu-eta-sariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!