Lehiaketa

51 spot aurkeztu dira lehiaketara

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 19a, 00:00

Euskerazko spot lehiaketa ez da aurten gelditu eta 2020koa oso berezia izan da, konfinamentuak eta alarma egoerak pare-parean hartu du eta izugarria izan da egoera honetan ere jaso den lan kopuru haundia. Guztira 51 lan aurkeztu dira, aurten ere Euskal Herriko leku askotakoak: Ibarra, Hernani, Durango, Tolosa, Getxo, Aretxabaleta, Eibar, Gasteiz, Irun, Eskoriatza, Berriozar, Azkoitia, Ordizia, Txantrea, Zizurkil, Bilbo, Gueñes, Bergara, Arrasate, Aramaio... Aurkeztutako lanen artean, 18 urtetik beherakoek eginiko 24 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27 lan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!