GAZTELEKUA

Edari energetikoak eta 'Gaztetxef', gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 16a, 00:00

Astebururako hainbat ekintza antolatu dira Astigarraga eta Hernaniko Gaztelekuetan, haien artean, lehiaketak eta pelikulak.

Hainbat ekintza antolatu dira astebururako, eta biharko bereziki, izan ere, LGTB fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna baita bihar. 
Hala ere, gaur, Hernaniko Gaztelekuak, edari energetikoen garia berriz azaleratzeko asmoa du, eta «gazteei kontsumo ohiturei buruz galdetuko diegu».Astigarragan, gaurko Gaztetxef antolatu dute, «zuek bidali eta guk egin».  Eta bihar berriz, El mayordomo pelikula izango da ikusgai, Gaztezinema eguna antolatu baitute. 
Bihar,  LGTB fobiaren aurkako eguna
Bihar da LGTBI fobiaren aurkako eguna, hori dela eta, Hernaniko Gaztelekuak «jarrera kritikoa sustatzeko» hainbat ekintza eta elkarrizketa egin ditu aste honetan. Ostiralean , arratsaldeko 17:30etan, Hiruki Larroxa kolektiboko kide den Egoitz Arbiol Albeniz hernaniarrarekin elkarrizketa ikusteko aukera izan zuten askok, horrez gain, Pozoi larroxa dokumentala ikusi zuten, eta horri buruz hausnartu. 

Galdetegia eta zozketa 
Astea amaitzeko,  gaur denez LGTB fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna, Egoitz Arbiol Albeniz berak prestatutako galdetegiarekin osatu den le­hiaketa egongo da. Honakoa, Instagram sotry bidez zabalduko dute,  eta Hernaniko Gaztelekuak jakinarazi du «galdera sorta hori ongi erantzuten dutenen artean, Kattalin Miner idazle hernaniarraren Moio. Gordetzea ezinezkoa zen liburuaren bi ale zozketatuko dira». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!