Aurrematrikulazioa

Uztailaren 8ra arte dago aukera, AEK-ko aurrematrikulaziorako

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 16a, 00:00

Datorren ikasturteko aurrematrikulazioa egiteko aukera dago, bai Hernaniko zein Astigarragako AEK euskategietan, eta
uztailaren 8ra arte iraungo du izen emateak. 

Datorren ikasturteari begira, aurrematrikulazioa egiteko aukera dago Hernani eta Astigarragako AEK Euskaltegietan. 

Bi euskaltegiek, eskaintza berezi bat luzatu dute, izan ere, %5eko deskontua egingo dute, «ikastaroan aurrematrikula egiteagatik eta ordainketa epe
malguagoak izango dira». 

Uztailaren 8ra arte, izena emateko aukera

Aurrematrikula egiteko aukerak uztailaren 8ra arte iraungo du eta www.aek.eus webgune bidez egin daiteke, edo AEKren edozein euskaltegira bertaratuz.

Hernaniko AEK-k gaineratu du, aurrematrikula online egiteko aukeraz gain, eta konfinamendutik ateratzeko prozesuaren bilakaeraren arabera, «laister jakinaraziko dugu aurrematrikulak euskaltegian bertan egiteko epealdia».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!