Gaztelekua

'Pinturillo 2' eta kontsumoa, gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 14a, 00:00

Aste honetako ekintzekin jarraitzeko, Pinturillo 2 jolasean ariko dira gaur, Astigarragako Gaztelekukoak; eta Gazteskulanak egingo dituzte bihar: rummikuba egingo dute. 
Hernaniko Gaztelekuan, berriz, kontsumoen inguruko galdetegia zabalduko dute Instagramen, gaur 18:00etan.
      Bihar berriz, zuzeneko bidez, bideo labur bat eskainiko dute arratsaldeko 18:00etan, Streaming bidez. Eta ondoren, bideo labur horren hausnarketa bat egingo dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!