KULTURA

Zaintza lanek emakumeen euskal literaturan izan duten isladari buruz, gaurko solasaldian

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 13a, 00:00
Kattalin Miner

‘Zaintzaren auzia, euskal emakume idazleen ahotsetan’ saioa gidatuko du Kattalin Miner
kazetari eta idazleak, 18:00etan hasita, Hernaniko Udalaren Youtubeko kanalean. Ostiralean, Miren Gojenolarekin antzerkia.

Gaur emango diote segida, Hernaniko Udalak antolatutako online programazioari. Internet bidezko kultur ekitaldietan hirugarrena izango da, eta literatur solasaldia egingo dute oraingoan, Kattalin Miner kazetari eta idazleak gidatuta: Zaintzaren auzia, euskal emakume idazleen ahotsetan. Arratsaldeko 18:00etan hasita, Hernaniko
Udalaren Youtubeko kanalean egongo da ikusgai. hernani.eus eta kronika.eus web orrietan dago lotura zuzena.

Zaintza lanek euskal literaturan duten isladari buruz ariko dira, solasaldian: «azken urteetako euskerazko literaturan, presentzia haundia hartu du zaintzaren auziak», azaldu dute. Baina idazle guztiek, ez diote «era berean eutsi» gaiari,
«ertz askoko kontua baita». Edonola ere, euskal emakumeen ikuspuntutik jorratuko dute gaia gaurkoan: «argi dagoena
da, azken urteetan euskal emakume idazleei buruko min bat edo beste eragin diela kontuak.

Eta saio honetan, autore desberdinen lanei begira jarrita, zaintza eta zaintza lanen irakurketa desberdinak ikusi eta ikertuko ditugu», aurreratu dute.

‘Hitzen distira’ antzeztuko du Miren Gojenolak, etzi

Beste kultur ekitaldirik izango da aste honetan bertan, Hernaniko Udalaren Youtubeko kanalean: antzezlana eskainiko du Miren Gojenola aktoreak, etzi. Arratsaldeko 19:30etan hasita, Karmele Jaio idazlearen Hitzen distira testuko pasarte bat interpretatuko du Gojenolak, ikusleentzat.

Astigarragako Udalak, zenbait emanaldi eskura

Eskaini du kultur emanaldirik, Astigarragako Udalak ere, bere web orrian (astigarraga.eus). Haur eta familientzako aisialdia etxean atalean sartuta, ikusgai daude bertan, makina bat saio: Ituiño magoaren emanaldia; Oliver magoa, Eva eta Liubarena; Lur Kortaren bi ipuin kontaketa; Roberto hartza eta Fox azeria txotxongiloak; zirku tailerra; Didau antzerki taldearen Beldartxo jatuna etxean emanaldia; Bihotzak disko festa; esperimentu tailerra… 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!