Pelota

Eskola kirola jarduerak, bertan behera

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 8a, 00:00

Gipuzkoako Pilota Federazioak jakinarazi du behin betiko utzi duela bertan behera ikasturte honetako Gipuzkoako Eskola Kirola jarduera. Beraz, ez da jarraituko parte hartzeko eta errendimenduko txapelketekin, eta ez dira antolatuko Errendimenduko Udaberri Saria eta Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!