Gaztelekuak

Jolasak gaur, bi Gaztelekuetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 8a, 00:00

Programazioarekin aurrera egin, eta gaurkoan, Irudiekin Jolasten jolasean aritzeko aukera izango da Astigarragako Gaztelekuan. Bihar, berriz, Gazterrezeta pintxo irabazlea aukeratuko da, eta igandean, laburmetraiak ikusteko aukera izango da. Hernanin, igandera arte martxan jarraituko du gozogintza lehiaketak: 12-17 urte artekoei bideratutakoa da, eta parte hartzeko, nahikoa da errezetaren bat prestatu, eta argazkiak eta errezetak instagram bidez partekatzea. Bestalde, gaur 18:00etatik aurrera, Ezagutu jolasean aritu ahal izango dira. Bihar, Jitsi Meeten elkartu (hgaztelekua bileran) eta mezu positiboekin collage bat osatzeko dei egin dute, eta igandean, ordu berean baita ere, laburmetraia ikusi ahal izango da instagramen. Ondoren, asteko lehiaketetako sarituen berri emango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!