Heriotza

Lurdes Huiziri agurra, suhiltzaileek

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 3a, 00:00

Ixiltasun minutuaren ondoren, eskaintza eta txaloak egin zizkioten Lurdesi.

Euskaltzale ezaguna, Dobera Euskara Elkarteko aurreneko teknikaria izan zen Lurdes Huizi Perurena goizuetarra. Baina, Goizuetako suhiltzaile boluntario ere izana zen, eta ostiralean, haren heriotzaren berri jakitean, omenaldia egin zioten plazan. Minutu bateko ixiltasuna gorde ondoren, lore eskaintza, bertsoa eta txalo zaparrada eskaini zizkioten.

Ze berri txar ta tristea jasoa dugun tamalez
Nahi ez genuen unea iritsi da zoritxarrez
Taldekide bat joatea ezin da ulertu errez
Nahiz ta zuk nahiko zenuken guk hau hartzera umorez
Euskaltzalea izatez suhiltzailetan bolondres
Beti muxutruk laguntzen bueltan ezer jaso nahi ez!
Bihotz ona erakutsiz goiz, arratsalde ta gauez
Mila esker denagatik, agur eta ohore Lurdes

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!