Euskaraldia

Etxealditik Euskaraldira, euskera gaur balkoira

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 3a, 00:00

Rita Aldabaldetrekuk eta Kike Amonarrizek dei egin dute parte hartzeko.

Aste honetan hizkuntza ohiturak aldatzeko egindako ahaleginean bizi eta sentitutakoa sare sozialetan partekatzeko dei egin dute. Gaurko, berriz, guztia balkoietan partekatzeko.

Hausnarketa prozesua bukatuta, hizkuntza ohiturak aldatzeko zazpi proposamen egin ditu Etxealditik Euskaraldira ekimenak astebetean, eta orain, guztiaren emaitzaren berri zabaltzeko deia egin du.

Horretarako, bizitutakoaren berri gaur arte sare sozialetan partekatzeko dei egin da, @euskaraldia aipatuz eta #EtxealditikEuskaraldira traola erabiliz. Doberako Euskara Ari Du ekimenak ere bat egin du ekimenarekin, eta beraz, @euskaraaridu eta #EuskaraAriDu gehitzeko ere dei egin du.

Bideo, argazki, marrazki edo bertso
Bizitutakoa, sentitutakoa, izandako lorpenak... Guztiaren berri emateko edozein formatu erabili daiteke: argazkiak, bideoak, bertsoak, marrazkiak... Gaur arte, guztia sare sozialetan partekatzeko dei egin dute.

Gaur, berriz, guztia balkoietara eramateko dei egin dute. Balkoi eta leihoetan argazki, kartel edo dena delakoak zintzilikatzeko eskatu dute.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!