Euskaraldia

Zazpigarren erronka, gaurkoa

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 30a, 00:00

Eguneroko hizkuntza ohiturak aldatu eta euskeraz bizitzeko proposamenetan zazpigarrena luzatuko da gaur Etxealditik Euskaraldira kanpainan. Erronkekin bat egitean, #EtxealditikEuskaraldira edota #EuskaraAriDu traolekin argazkiak sare sozialetara igotzeko dei egin du Hernaniko Dobera Euskara Elkarteak, denen berri jaso ahal izateko, edo 689 675 462 telefonora bidaltzeko. Atzoko erronkarekin lotuta, berriz, zinema eta ikus-entzunezkoak euskeraz ikusteko, hainbat baliabideren berri eman da. Besteak beste, webgune hauetan topatu daitezke edukiak, euskeraz: Etxean goxo (uema.eus); Ganbara.eus; Kimuak.com; Huhezinema.eus; Iparra.eus; Filmin euskaraz (filmin.eus); Euskarazko filmak (eitb.eus); euskal-encondings.com; Argia multimedia kanala (argia.eus/multimedia); eta E-liburutegia (https://eliburutegia.efilm.info/).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!