Etxebizitza

Alokairuen ordainketak atzeratzeko laguntza, Alokabidek

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 30a, 00:00

Ordainketetarako laguntzak ere ematen dira, apirileko Errege Dekretu Legeak jasotako baldintzetan. Neurri gehiago ere hartu dira.

Hilaren hasieran Errege Dekretu Lege bidez zehaztutakoaren arabera, Koronabirusaren krisiak iraun bitartean, etxebizitzen alokairuaren inguruko hainbat neurri aringarri hartu dira. Hain zuzen Alokabide, Eusko Jaurlaritzaren alokairurako sozietate publikoak jakinarazi du egin daitezkeela eskaerak, alokairua ordaintzea atzeratzeko.
Eskaera horiek baldintza batzuk betetzen dituzten maizterrei aplikatuko zaizkie. Horretarako, eskaerak bide telematikoz eta telefonoz egin daitezke, 944 04 47 08 zenbakian. Informazio gehiago topatu daiteke Hernaniko Udalaren webguneko 'Berriak' atalean: hernani.eus.

Ordaintzetik salbuetsita, eta beste hainbat neurri
Alokairua ordaintzetik salbuetsita geratu dira maizterrak, baldintza jakin batzuk betetzen dituzten kasuetan. Baina, horrez gain, alokairuarekin lotutako neurri aringarri gehiago ere hartu dira. Besteak beste, etxea uztarazteko eta bertatik botatzeko prozedurak etetea, zehaztutako kasuetan; ohiko etxebizitzaren errentamendu kontratuaren luzapena, zehaztutako baldintza eta kasuetan; errenta-zorraren ordainketa atzeratzea, zehaztutako kasuetan; eta alokairurako laguntzak ematea, zehaztutako kasu eta baldintzetan.
Baldintza bakoitzaren inguruko inforazio zehatza apirilaren 1eko Boletin Ofizialean argitaratutako Errege Dekretu Legean irakurri daiteke, 27901 orrialdetik aurrera, 'Langile, kontsumitzaile, familia eta kolektibo zaurgarriei laguntzeko neurrien' atalean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!