Etxealditik Euskaraldira

Proposamena, eskerrak euskeraz emateko

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 27a, 12:34

Laugarren proposamena luzatu da gaurko, Etxealditik Euskaraldira kanpainaren barruan. Eskerrak euskeraz emateko deia egin da.

Hizkuntza ohituren inguruko hausnarketa fasea bukatuta, ohiturak aldatzeko eguneko proposamen bat luzatzen ari da Etxealditik Euskaraldira kanpainaren barruan. Gaurkoa, laugarrena da. Oraingoan, eskerrak emateko mezuak euskeraz zabaltzeko deia luzatu dute.

Izan ere, gutako askok etxean egon behar dugun honetan ere, beste batzuk lanera joan beharra dutela gogorarazi dute: «gu zaintzeko eta egoera hau guretzat ahalik eta erosoena izateko: medikuek, erizainek, garbitzaileek, kamioi-gidariek, dendariek, baserritarrek, hornitzaileek, zaintzaileek...».

Horregatik, eskerrak emateko mezuekin sare sozialak betetzeko deia egin dute, gaurko. Mezuak zabaltzean, #EtxealditikEuskaraldira eta #EuskaraAriDuHernanin traolak erabiltzeko eskatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!