Bertsolaritza

Zubeldia eta Agirre, Hitzetik Hortzeran

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 26a, 00:00

Historiako emakume bertsolariak izango dira protagonista gaur Hitzetik Hortzeran eta, beste behin, Joxepa Zubeldia hernaniarra ere. XX. mende erdialdera arteko erreferentzia historikoak eta 14 emakumeren bertsoaldiak jaso dituen bertso bilduma eskainiko di­tuzte ETB1en, 15:00etan hasita. Bilduma osatzen duten bertso horiei, hiru bertsolarik jarriko diete ahotsa, Eñaut Agirre hernaniarrak, Maddalen Arza­llusek eta Oihana Iguaranek; bi musikarik lagunduta, Joxan Goi­­koetxea hernaniarrak eta Gari Otamendik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!