Oinherri

Haurren eskubideen aldarrikapena, bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 25a, 00:00

Haurren eskubideak aldarrikatzeko deialdia egin du OinHerri sareak, biharko, Gora haurtzaroa! lelopean. Haurrek «orain arte erakutsi duten jarrera txalotzeko», eta orain kalera ateratzeko aukera izango dutela ospatzeko, txalo zaparrada eskainiko diete, eguerdi­ko 12:00etan. Manifestua ere prestatu dute, eta herrihezitzailea.eus web orrian dago aukera, irakurri eta bat egiteko. Bideo bat ere za­bal­du dute, deialdiarekin lotuta: youtu.be/0HP1-SObLv4. Biharko ekimene­an bideo edo argazkirik eginez gero, bestalde, emailez bidal­tzeko eskatu dute: info@herrihezitzailea.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!