Eta orain, zer?

Kronika - Erredakzioa 2020ko apirilaren 25a

Bidegurutzean. Mikel Aristregi.

Bizitzen ari garen momentu honetan denok buruan dugun galdera da “eta orain, zer?”.

Lanpostu bat dut eta orain, zer? Autonomoa naiz eta orain, zer? Langabezian nago eta orain, zer? 

Gure gizartea aldatuko duen egoera baten aurrean gaude eta inork ez daki nola aterako garen eta, ateratzean, nola izango den gizarte berri hori. Kanpora begiratu beharrean barrura begiratzeko ordua da. Gure buruak itaundu eta benetan zer nahi dugun galdetzeko ordua. Zer egin dezakegu, adibidez, zaintza-sareak garatu eta gugandik gertu dauden pertsonak laguntzeko? Argi dago gizartean bizi nahi dugunok besteen beharra dugula eta orain inoiz baino gehiago. 

Noizean behin nire buruari egiten diodan galdera da: “eta orain, zer?”. Orain dela lau urte, nire kabuz proiektu berri bati ekiteko, nuen lanpostua utziz eman nion erantzuna galdera horri. Horrela iritsi nintzen Iturola ezagutzera. Ezkontza-argazkilari bat bilatzen ari nintzen eta, argazkiak ateratzeaz gain, laguntzeko prest zegoen pertsona bat aurkitu nuen. Iturolan denbora gutxi daramadan arren, hitz batekin laburtuko nuke bertan egiten den lana: ELKAR-LAGUNTZA.

Zure galderen erantzuna proiektu berri bat hastea bada, Iturolan aurkituko duzu asmo hori martxan jartzeko laguntza.

Aines Zabala Zabalegi.

Nutrizio eta ongizate aholkularia

ainesaitzol.goherbalife.com

Hernaniko Elkarlan Sorgunea

Iturola.eus

Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani

 

 

     TALLERES MITXELENAK BABESTUTAKO ATALA

     Eziago Poligonoa, 21.  Zikuñaga Auzoa, Hernani    www.talleresmitxelena.eus

    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!