Gaztelekua

Elkarrizketak eta jolasak, astean zehar

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 22a, 00:00

Hernani eta Astigarragako Gaztelekuak beraien ekintzekin jarraitzen dute on-line. Hernanin Jitsi Meet bidez elkartzen dira egunero, astelehenetan ez beste, 18:00etatik 19:00etara. Gaur pinturillo jolasean ariko dira eta bihar Loratuz lotu elkartekoekin elkarrizketa izango dute. Astigarragan gaur nor da? jokoan ariko dira eta biharko meme lehiaketa antolatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!