Euskarabentura espedizioa egitasmoa hasi zenetik udaran 120 gazte euskaldunek osatutako espedizio talde batek Euskal Herria oinez zeharkatzen du uztailaren 1etik 31ra, Mauletik hasita Getxon amaituz. Urumea bailaratik urtero pasatzen dira eta Hernanin bertan pasatzen dute gau bat.
COVID-19aren kontrako neurriak kontuan izanik, duela aste batzuk deklaratutako alarma egoera dela barne, Euskarabentura Elkarteak 2020ko uztailean espedizioa ez burutzea erabaki duelaren komunikatua argitaratu zuen apirilaren 7an. Elkartearen hitzetan, Euskarabentura espedizioa 2020 momentuz abuztura atzeratuko da, betiere egoera orokorrak baimentzen badu eta osasun baldintzak bermatzerik badago.
Gazte hautatuen zerrenda maiatzean argitaratuko dute apirilean atzeratu eta gero
Aurtengo edizioko gazte hautatuen zerrenda argitaratzeko data apirilaren 15ean zeukaten finkatuta eta hau ere maiatzera atzeratzea erabaki dute.
Egoera zail honen aurrean, behin betiko erabakia hartzeko maiatzaren amaierara itxarotea erabaki du elkarteak. Erabakia momentuan indarrean dauden neurri eta aholkuen araberakoa izango da. Maiatzaren 31n, hautatuen zerrenda eta informazio gehiago argitaratuko da.