Korrika

Euskal sormen lanak bultzatzeko, beka

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 18a, 00:00

AEK-k, 'Korrika' kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin, eta euskal sortzaile ororentzat izango da.

AEK-k, Korrika kulturalaren bi­tartez, lan bat sarituko du bi urtetik behin, euskal kulturatik sortutako sormen-lanak bultzatzeko asmoarekin. 
Proiektu honen helburu nagusia, aipatu moduan, euskal kulturatik sortutako sormen lanak bultzatzea da, baina horrez gain, 23. KORRIKAtik aurrera, Korrika kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzea ere bada beste helburu nagusi bat.

Sortutako proiektuak euskarazkoak izan behar dira, inon argitaratu gabeak eta adin nagusikoak aurkeztuko dute. 

Bekaren, nondik norakoak
Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. KORRIKA kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2022ko azarotik 2023ko apirilera, hain zuzen. Eta onuradunak honela jasoko du aipatutako beka: % 40 epaimahaiaren erabakia jakin eta behin betiko proiektua gauzatzeko kontratuaizenpetu ostean; % 10 behin betiko proiektua laburbiltzeko lehenengo txostena helarazitakoan; % 10 bigarren txostena helarazitakoan; % 40 behin betiko proiektua aurkeztu eta onespena jasotakoan.­

Proposamenak 2020ko urriaren eta 2021eko urtarrilaren artean aurkeztu beharko dira. Behin, urrats hau eginda,  antolatzaileek adierazi dute, hemendik bi ediziotara begira jarriko direla: «batetik, kultur sorkuntzari beste bultzada bat emateko; bestetik, KORRIKAko kultur eskaintza guztiz berritzeko». 

Hori dela eta, tartean izango den edizioa, hau da,  22. KORRIKA, 2020ko azaroan aurkeztuko denez, kultur eskaintza beste era batean osatuko da, «elkarlana bultzatuz, Euskal Herrian abian izango diren sorkuntza-lanak KORRIKAn ere sustatuz eta leku gehiagora eramanez» diote sustatzaileek.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!