KZ Gunea

Urrutiko laguntza zerbitzua, KZguneak

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 17a, 00:00

Urrutiko laguntza zerbitzua eskaintzen ari da KZgunea, Covid-19ak ezarritako murrizketengatik, eta parte hartzeko deia luzatu die herritarrei. 

Zentroak ireki arte, eskuragarri jarri du KZguneak, urrutiko laguntza zerbitzua, eta honako hauek dira, hain zuzen; Hezkuntzaren arloko telknologiei buruzko hainbat kezka argitzeko zerbitzua ematen dute, hala nola, Google Classrom, Google Drive, bideokonferentzia bidezko eskolak... «lagunduko zaitugu eskolako online zereginetan ». 

Beste edozein arlo teknologikoko kontsultak egiteko aukera ere badago, adibidez, bideo deiak, online erosketak egiteko kontsultak eta aholkuak, administrazio eta banku irizpideak nola egin azaltzeko zerbitzua ere eskaintzen dute, eta aplikazio hauen erabilpenari buruz jakiteko aukera ere badago, «zein da zure kontsulta? guk argituko dugu». 

Beraz, KZguneak eskaintzen duen urrutiko laguntza zerbitzuaz gozatzeko, kanal erabilgarria bisitatu daiteke: www.kzgunea.eus/eu/urrutiko-asistentzia. Bertan zure erreferentzia zentroa aurkitu dezakezu, eta denek dute ordutegi bera, astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik 13:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. 

Beste hainbat aukera gehiago ere badaude, hala nola, emailez idaztea, kzc@kzgunea.net helbidera edo  945 016 100 telefonora deituz. KZgunekoek, urrutiko laguntza zerbitzuan parte hartzera bultzatu nahi ditu herritarrak, «orain, inoiz gaino gehiago, ez geratu zalantzarekin».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!