Pelota eta pala

Federazioen arteko 'GRABNI' Txapelketa, bertan behera

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 17a, 00:00
Aurten, ez da aukerarik izango GRABNI Txapelketan jokatzeko.

Koronabirusak sortutako osasun krisi eta larrialdi egoera honen aurrean, Euskadiko Euskal Pilota Federazioak, aurtengo denboraldiko GRABNI Txapelketa bertan behera utzi du.

Urtero izan dute aukera Astigarragako eta Hernaniko esku pelota eta pala jokalariek, federazioen arteko lehia jokatzeko, GRABNI Txapelketan, hain zuzen. Baina aurten ez dute au­ke­rarik izango, izan ere, Koronabirusak sortutako osasun krisi eta larrialdi egoera ikusita, Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren Zuzendaritza Batzordeak aurtengo denboraldiko federazioen arteko lehia behin betiko bertan behera uzteko erabakia hartu du.

Osasun larrialdia dela eta, martxoan txapelketa ofizial guztiak, behin behinean bertan behera gelditu ziren, eta «dagoeneko federazioen arteko txapelketako lau jardunaldi jokatuak behar zuten, baina bat bera ere ezin izan da antolatu». 

Hasiera batean, lehiaketa sistema «moldatzea eta egutegira egokitzea» zuen buruan Euskadiko Federazioak, «txapelketa jokatzeko esperantzarekin geuden». 

Baina egungo egoera ikusita, «egoera larria den bitarte honetan, eta luzerako izango dela dirudienez », denon ongizateari erreparatu dio federazioak, eta 2020ko GRABNI Txapelketa bertan behera uzteko erabakia hartu du.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!