Euskaraldia

'Etxealditik Euskaraldira' ekimena jarriko da martxan datorren astelehenetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 17a, 00:00

Hernanik ere bat egin du 'Etxealditik Euskaraldira' ekimenarekin.

Bizi dugun egoera kontuan izanda, datorren astelehenean, Euskaraldiak ekimen berri bat  jarriko du martxan, eta Hernanik bat egingo du esku artean duten proiektu honekin. 

Berrogeialdi honetarako, «etxe­an eta etxetik ditugun harreman komunikatiboetan euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan» egiteko gonbitea luzatu dute Euskaraldiko antolatzaileek. Izan ere, 'Etxealditik Euskaraldira' ekimena jarriko dute abian datorren astelehenean, eta herriaren parte hartzea ezinbestekoa dela diote. Hernanik bat egin du ekimen honekin. 
Ekimen honek, bi helburu nagusi ditu, alde batetik, etxekoekin eta etxetik ditugun hizkuntza ohituren gaine­an pentsaraztea; eta bestetik, euska­­raren erabilera sustatzea, «ho­­rre­­tarako bitartekoak eskainiz». 
Ekimen honekin, azaroa eta abenduan egingo den Euskaraldiaren bigarren edizioa prestatzeko baliagarria izatea da Euskaraldiaren asmoa, izan ere, udazkenean, Euskaraldiak proposatzen duen ariketaren oinarriekin bat egiten du. Gainera, «bizi dugun egoera ez-ohiko honetan, oraindik ere, zerbait baldin badaukagu elkarrekin hitz egiteko aukera, gogo eta nahia dira. Orain ditugun harreman gehienak hurbilekoekin ditugula jakinda, erabiltzen dugun hizkuntzaren gainean pentsatu eta aldaketak egiteko pausoa emateko aukera aproposa izan daitekeela iruditzen zaigu». 
Ekimenaren, nondik norakoak
Ekimenak hiru aldi nagusi izango ditu: aurkezpena lehenik, norberak bere eremu hurbilean dituen hizkuntza portaera eta ohituren gaineko hausnarketa eta ohiturak aldatu edo finkatzeko gauzagarriak diren ideien proposamena. 
Ekimenak iraun bitartean, goizero Euskaraldiko Facebook, Instagram eta Twitter kontuetan, ahobizi zein belarriprest Telegram kanaletan, eta Euskaraldiko webgunean bideo labur eta mezu bidez emango dira Etxealditik Euskaraldira ekimena gizarteratu eta parte hartzeko pausuak eta jarraibideak. 
Datorren astelehenean argitaratuko da lehen mezua Etxealditik Euskaraldira ekimena aurkeztu eta argibideak eskaintzeko mezua, hain zuzen. Apirilaren 21etik 23ra, hizkuntza ohituren gaineko hausnarketa egiteko porposamena zabalduko da, «norekin eta nola hitz egiten dugun, eta zer aldatu edo zer mantendu nahi dugun ikusteko ariketa erraz bezain interesgarria proposatuz».
Azkenik, apirilaren 24tik 30era, egunerokotasunean eta ohiko egoeretan oinarritutako zazpi ideia porposamen kaleratuko dira. «Egunero ideia bat sareratuko dugu, baina herritarren aukera izango da denak egitea edo batzuk aukeratu eta gauzatzea». Azaldu dute, bakoitzak bere nahi eta erritmoetara egokitzea dela ekimen honen asmoa, «ez dugu inor estutu nahi, aukera eman besterik ez». 
Ekimena, maiatzaren 3an gauzatuko den ekitaldi bateratuarekin amaituko da, eta honen inguruan, azalpenak, hilaren 30ean emango ditu Euskaraldiak.
 
Herritarren parte hartzea
Euskaraldiak, dei egiten die herritarrei, «ekimena bere egitera eta parte aktiboa» izatera. Horretarako, sare sozialen bidez, zein fisikoki parte hartzeko bideak izango dituzte noski. 
Parte hartu nahi duten herritarrak ekimenean zehar sortutako bideoak edo ateratako argazkiak sareratzera animatuko ditu ekimenak, aukera honi helduz gero, bereziki garrantzitsua da @euskaraldia aipamena egitea, eta ekimeneko traola erabiltzea #EtxealditikEuskaraldira, «honela guztiok guztion berri izango dugu». 
Hortaz gain, etxeetan ere lehio eta balkoietan koloretako puntu bat jartzea eskatuko zaie partaide guztiei, «ekimenean parte hartzen ari direla adierazteko bide moduan». 

PAUSUAK DATA ZER 
Aurre-kanpaina  Apirilak 18-20 Ekimean badatorrela 
zabalduko da
Ekimenaren hasiera Apirilak 20 Ekimena azaltzeko
bideoen zabalkundea
Hausnarketa fasea Apirilak 21-23 Partaideen hizkuntza 
ohitura eta portaeren 
hausnarketa ariketa
Proposamen fasea Apirilak 24-30

Hizkuntza ohiturak aldateko/mantentzeko
porposamenak
zabaldu, egunero

Ekimenaren amaiera  Maiatzak 3

Komunitateari ikusgarritasuna
eta batasuna emateko ekintza

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!